Zer da “lagunekin baratzean”?

“Lagunekin Baratzean” material pedagokikoa da, eraginkortasun egiaztatua duena, osasun hezkuntzan, drogen erabilera goiztiarraren prebentzioan eta baloretan oinarritutako hezkuntza sendotzeko diseinatu dena.

Nori zuzentzen da?

5 eta 9 urte bitarteko ikasleriari zuzentzen da irakasleen tutoretzapean eta familien inplikazioa eskatzen du.

Zein da helburua?

Helburu nagusia garapen psikoafektiboa eta soziala bultzatzea da, hiru adin-taldei zuzendutako eduki espezifikokin: 5, 6 eta 7tik 9 urte bitartera

Zer gai jorratzen ditu?

“Lagunekin Baratzean” programan adin hauetako neska-mutilek izaten dituzten ohizko sentimenduak aztertzen dira: beldurrak, burlak, gezurrak, azpijokoak, merezi gabeko zigorrak, aurreiritziak, diskriminazioa, desberdintasunak, taldearen presioa eta arazoen konponbide “magikoak”.

Nor dago atzean?

Programa Canadan landu zen 1976.urtean gobernuaren agindupean eta herrialde askotan jarri dute praktikan. Gure inguruneari egokitu ondoren, Autonomi Erkidego desberdinetan erabiltzen da 1995. urtetik eta EDDRA sistemaren barnean dago (Kalitatezko Hezkuntza Programen Europako Erregistroa Gaztelaniara egokitzapena AGIPADeko Prebentzio taldeakegin zuen 1993-95 urteetan. urtean formatu digitala kaleratu da, webean ostatatuta dagoen e-bookaren itxurarekin.

Zein dira programaren edukiak?

“Lagunekin Baratzean” programa material didaktiko multzo batez osatuta dago, ipuinak, audio-ipuinak, irudi animatuak, ariketak, jokoak eta orientazioak, ikasleek beren sentimenduei buruz hitz egin ahal izateko eta berdinkideek sentimendu berdinak partekatzen dituztela ulertzeko.

Non aurkitu dezakezu programa?

“Lagunekin Baratzean”, orain arte paperezko liburuak, gidak, laminak eta CD-Rom batek osatzen zuten eta orain berriz, guztia “hodeian” kokatuta dago. 

Zer esan nahi du “hodeian” kokatzea?

Materiala “hodeian” dago, hau da, zerbitzari batean ostatatzen da. Materiala ez da deskargatzen, egun ezagunenak diren edozein nabigatzaile erabiliz konexioan irakurri eta lantzen da, internetera akzesoa duen edozein gailutik.

Erabiltzaileek erabiltzaile izena eta klabe pertsonalizatu bat erabiliz bere gune pertsonalera sartzen dira.

Material didaktikoen deskribapena

Formatua e-book klasikoaren antzekoa da. Ipuin liburu elektroniko bat baina zenbait osagai interaktibo gehitu zaizkio (animazioak, audioak, ariketak eta denbora-pasak) eduki hezigarriak interesgarriagoak egiteko.

Adin tarte bakoitzari egokitu dira: 5,6 eta 7tik 9 urte bitartean. Gainera, hezitzaileentzako gida eta familientzako gidaz ere osatzen da.

5 urte

Audio-ipuinak

5 urteko ikasleentzako 6 istorio eskaintzen ditugu, “ipuin-kontalari” moduan: irudi dibertigarri animatuak, ahots batek musikaz lagunduz ipuina “kontatzen” digu.

6 urte

Nire lehen irakurketa.

Baratzeko pertsonaiak dira ipuinetako protagonistak, irakurtzeko duten gaitasunarekin bat egiten duten 8 istorio eta osagarriak diren denborapasa/jarduera digitalak, ipuinetako edukiak hobeto ulertzen lagunduko dutenak.

7-9 urte

Ipuin liburua

18 istorioz osatutako ipuina, barazkiak direlarik protagonistak, adin horretako neska-mutilek dituzten arazo personal eta pertsonarteko berdintsuak jorratzen ditu, konpondu behar direnak. Hainbat ariketa eta jarduerez laguntzen dira barneratu nahi diren mezuak irmotzeko.

Hezitzaileentzako gida/gurasoentzako gida

Hezitzaileentzako eta gurasoentzako bi gida espezifiko, material didaktikoen edukiak argitzeko eta ipuin bakoitza etxean eta eskolan lantzeko orientazioak.

Eta zenbat balio du programak?

Programa osoa edo zatika eros daiteke. Hau da, adin tarte guztientzako ipuin eta ariketa guztiak eros daitezke, irakasle eta gurasoentzako gidekin batera edo adin tarte zehatz batentzako, ipuinak eta ariketak bakarrik eskuratu daitezke.

Lizentziaren prezioa ikasle bakoitzeko da eta ikasturtea iraungo du. 

1.- Ipuinak (7-9 urte) + gidak ….. 9,00 €

2.- Ipuinak eta jarduerak (6 urte) + gidak ….. 9,00 €

3.- Audio-ipuinak (5 urte) + gidak ….. 9,00 €

4.- ESKAINTZA. SORTA GUZTIA ….. 20,00 €

“Ordenagailuko bertsio berri hau askosaz ere dibertigarriagoa eta konpletoagoa da”

Alfonso. 7 urteko ikaslea

"“Drogen erabileraren prebentzioa bezalako gai delikatua ikasleekin lantzeko oso sistema interesgarria da”

Ana Torreón. LHko 2. mailako irakaslea.

Niri gehien gustatzen zaidana irudiak dira, ipuina kontatzen ari den emakume atsegin horrekin”.

Itziar. 5 urteko ikaslea.

“Jarduera paraleloei esker, edukiak modu egokian esplikatu dizkiot nire semeari”.

Jesús Garcia. LHko 2. mailako ikasle baten aita.

Jar zaitez gurekin harremanetan

Interesgarria iruditu bazaizu eta “Lagunekin baratzean” programa osatzen duten material didaktikoei buruz informazio gehiago jaso nahi baduzu, gurekin harremanetan jar dezakezu, e-mailez, telefonoz edo alboan duzun formularioa betez.

Telefonoa: 943 47 38 64

Mail:info@lagunekinbaratzean.eus

Drogen Abusuaren Ikerketa eta Prebentziorako Gipuzkoar Elkartea